1977-78 urtetik elkartuta, Baztangoa Baztan bailarako abeltzainen iniziatiba bat da.
Orain arte, kooperatibistek zonaldeko jatorrizko deitura duten gasnategi ezagunetara eramaten genuen esnea.
Egoera hau hausnartuz, gure ardi latxen paregabezko kalitatezko esnea aprobetxatu eta Kooperatiba indartzeko, gure gazta propioa egitea erabakitzen dugu.
2007an eraiki eta diseinatutako gasnategi berria gure kooperatibako 100 artzain baina gehiagok ekartzen duten esnea lantzeko guztiz prestatua dago, modu zaindu eta garbi batean aritzeko.
Proiektu hau 2 eskaera betetzeko sortzen da:
· Kalitate goreneko gazta baten premia betetzeko.
· Baztanen aspalditik bizitzeko modu bat izan dena ez galtzeko.
2009 urtean, gasnategia Idiazabal jatorrizko izendapenean sartzen da baita Nafarroako Reyno Gourmetek biltzen dituen bermatutako kalitate naturaleko produduen zerrendan ere.